XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AU BE EGIA DA ESKOLA-ETXEAREN KONTUAK.

Egunokin asi dira barruko dana kentzen, gero dana, goi ta be, eskola-gelak egiteko.

Eskolako ate-buruan agiri da: 1907. ZUBIZARRETA`RR MANUELAK EGIN DITU ESKOLA-ETXE ONEK - G. B.

¿Manuela Zubizarreta ori nor izan zan? Izatez Bilbo`koa zan.

Baña bere aita-amak Etxebarrikoak ziran.

Aita Kortabiti`koa zan.

Neba bat arkitetoa izan eban.

Baña eskolako planoak ez zituan berak egin, Bilboko beste arkiteto batek baño, Basterra izenekoa bera.

Dª Manuelak 25.000 pta itxi zituan eskola barriak egiteko.

Baña aurre-kontua (presupuestoa) ez zan aibesteraño eldu: 19.000 pta izan zan.

Errematean artu eban Agarreko Luis Arrieta Badiolak.

Aurretik etxe zaar batzuk egoniko erriko lurrean eginzan Eskola barria.

Eta beste zati bat, oraiñ zinburu toki dana, D. Alejandro Gaytan`i mille pesetan erosi jakon.

Urte betean eginda egoan eskola barria.

Baña ordurako ilda egoan Dª Manuela Zubizarreta Usatorre.

ITAUN-SARIKETA Aurreko itaunak izan ziran: 1) Zenbat kilo daukoz pixutan Udaletxe aurreko arri borobillak?.

ERANTZUNA: 14.750 kilo.

2) Ondo Jaunartzeko iru gauza bear dira.

Ta txarto Jaunartzeko zenbat bear dira?.

ERANTZUNA: Iru gauza orreitatik bat ez izatea naiko da Jaunartzea txarto egiteko.

3) Zein da Etxebarriko Eleizan txarri irudia daukan Santua?.

ERANTZUNA: San Antonio barik, San Anton.

Oraingoan zortzi lagunek erantzun dabe.

Eta ondoen erantzun dabenak izan dira Urbite`ko Ainara, Bustiñei`ko Xabat, Bizkarre`ko Oihane eta Ander Franko.

Beste bik erantzunak, bai, baña izenik ez dabe ipiñi.

Saria irabazleen artean bananduko da.

MARTIKO ITAUNAK 1) Zer esan nai dau euskeraz DEMOKRAZIA?.

2) Zer da oba: Pazkozkoa pekatu astunaz egitea ala bape ez egitea?.

3) Nork egiñak dira Etxebarri`ko sakristiko ate parean ta aurreko orman dagozan Santiago ta S. Andres`en margoirudiak?.